XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OIHENARTEN IV. MENDEURRENA

EUSKALTZAINDIAREN XII. BILTZARRA

ONDORIOAK

Oihenarten IV. mendeurrena ospatuz antolatutako XII. Biltzarraren amaieran, honako puntuak plazaratzen dira:

1) Herri Aginteei (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernu eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Diputazioei), Bordeleko Unibertsitateari (CNRS-URA 1055), Euskal Herriko Unibertsitateari, Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Orokorrari, Maule eta Donapaleuko udalei, eskerrik beroenak agertzen dizkie Euskaltzaindiak eman duten babes laguntzagatik.

2) Halaber, Biltzarrean partaide edo laguntzaile izan diren irakasle, ikerle, azpiegitura eta prentsa zerbitzukoei eskerroneko aitormena egiten die.

Ahantzi ezina da, puntu honetan, komunikabideek Oihenarten omenaldiari eta Biltzar honi eman dieten oihartzun eta zabalkundea, horregatik esker berezia zor zaielarik.

Aipatzeko da hemen Muskildikoek eskainitako Oihenarten ikusgarria.

3) Zortzi unibertsitateetako ikerle eta irakasle bakoitzaren emaitza interesgarri eta pozgarria eta ugaria izan da: metodologia desberdinak agertu eta erabili dira gaiak eskatzen duenaren eta bakoitzaren espezialitatearen arabera.

Aurrerapausu bat eman da Oihenarti buruzko ikuspegian, lehengo ikertzaile sonatuenetarik abiatuz eta urrats berriak markatuz; eta ikusi ere da areagotu egin dela Oihenartekiko atxekimena eta bere bidearekiko onarpena, ikuspegi gaurkotu batetik, nahiz eta bi gauza horiek, historian zehar, beti hala gertatu ez diren.

4) Oihenarti dagokion dokumentazioa duten artxiko pribatuetako altxorra eskurabidetzea onuragarria Akademiari deritzo.

Hain zuzen ere, era horretara ikerleek gaur egun dauden teknikez baliatuz, omenduaren lana erraz aztertzeko aukera izan dezaten.

5) Biltzar honetako hitzaldi, txosten eta gainontzeko agiriak hainbat lasterren elkarkidetzan argitaratzeko asmoa agertzen du (...).